eu | es |
  • Udako goizak gozatzeko aukera zabala

    Udako goizak gozatzeko aukera zabala

    Uda garaia iristearekin batera, eskola amaitu eta guraso askok haurrak herrian bertan antolatzen dituzten udalekuetara bidaltzen dituzte. Mota desberdinetako udalekuak daude gainera Beasainen. Ehunka haur dabiltza herriko udalekuetan, goiz-pasa. Aukera oso zabala da, gainera; sei leku ezberdinetara eraman daitezte etxeko txikiak. Alde batetik, hiru ikastetxeek antolatu dituzten udalekuak: Alkartasuna Lizeoak, Andramendi Ikastolak eta Murumendi ikastetxeak.

  • Kiroldegiko bazkideek eskaintza berezia izango dute igerilekurako

    Kiroldegiko bazkideek eskaintza berezia izango dute igerilekurako

    Antzizar kiroldegiko bazkideek eskaintza berezi bat izango dute erabilgarri uda honetan. Β«Batzuetan, bazkideak lagunekin etortzen direla ikusitaΒ», behar horri aurre egiteko sarrera bereziak eskaintzea erabaki dute aurten. Bazkideek sarrerak eskuragarri izango dituzte bere lagun edo pertsona gonbidatuentzat, %50eko beherapenarekin. Bazkide bakoitzak sarrera kopuru mugatua izango du, bazkidetza familiarra dutenek guztira 15 sarrera eta banakako bazkidetza