eu | es |
  • Kiroldegiko bazkideek eskaintza berezia izango dute igerilekurako

    Kiroldegiko bazkideek eskaintza berezia izango dute igerilekurako

    Antzizar kiroldegiko bazkideek eskaintza berezi bat izango dute erabilgarri uda honetan. «Batzuetan, bazkideak lagunekin etortzen direla ikusita», behar horri aurre egiteko sarrera bereziak eskaintzea erabaki dute aurten.

    Bazkideek sarrerak eskuragarri izango dituzte bere lagun edo pertsona gonbidatuentzat, %50eko beherapenarekin. Bazkide bakoitzak sarrera kopuru mugatua izango du, bazkidetza familiarra dutenek guztira 15 sarrera eta banakako bazkidetza dutenek, berriz, 10 sarrera jaso ahal izango dituzte, gehienera.

    Dagoeneko erabilgarri
    Sarrera berezi hauek Antzizar kiroldegiko harreran bertan eskatu behar dira eta uztailaren 1etik irailaren 15era arte erabili ahal izango dira.

Leave a reply

Cancel reply