eu | es |
  • OSTEGUNEAN 10:00etan BIGARREN IRTEERA. Ondo Ibili, Ondo Izan.

    OSTEGUNEAN 10:00etan BIGARREN IRTEERA. Ondo Ibili, Ondo Izan.

    Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du eta herritar guztiek dute partehartzeko aukera. 

    Ibilbideen erabilpena sustatzeko herriko elkarteen lankidetza izango dugu. Aste honetan ASMUBE eta ARANEALDE elkarteek antolatu dute irteera eta gida lanak ere egingo dutre.

    San Martingo Estatuan informazio panel bat ipini da eta ekimenaren irteera bertatik izango da. Ekimenean parte hartzen dutenek jardueraren jarraipena egiteko txartel bat jasoko dute non antolatzaileek zigilua botako dute irteera bakoitzean. Partaide aktiboentzako opariak ere izango dira.   

    Idatzi honen bitartez irteetarako deialdia egiten dugu. OSTEGUNEro, 10:00etan San Martingo Estatuan. ONDO IBILI, ONDO IZAN.

    tipi tapa diptikoa LOGOEKIN2

Leave a reply

Cancel reply