eu | es |
  • Ondo IBILI, Ondo IZAN: caminar hacia el bienestar

    Ondo IBILI, Ondo IZAN: caminar hacia el bienestar

    Beasaingo Osasun Zentroak BIZIMODU OSASUNTSUA programa martxan ipini zuen 2012. urtean. Programa honen barruan, erakunde desberdinen arteko lankidetzan oinarritutako ONDO IBILI ONDO IZAN ekimena sortu da, non Osasun Zentroaz gain, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza, Foru Aldundia, Beasaingo Udala eta bere Kirolaren Udal Fundazioa parte hartzen dute. Era berean, herriko Asmube eta Aranealde elkarteak ere parte hartu dute.

    Osasunaren aldeko apustua da helburua: jarduera fisikoa tresna oso eraginkorra izan daiteke jendearen ongizatea hobetzeko. Ariketa fisikoa egiteak asko laguntzen du gure bizi-kalitatea balioesten.

    Aipatutako erakunde guztiek Beasaingo Asmube eta Aranealde elkarteekin elkarlanean Beasainen luzera desberdineko 4 ibilbide prestatu dituzte: Urbialde plazaren inguruan (275 m), futbol zelaia inguratuz (2,4 km), Oria bidean (2,9 km), Kiroldegia eta Oria bidea lotuz (5,9 km).

    Horrela, pasa den urritik, asteroko maiztasuna izan duten irteerak antolatu dira. Ostegunero 10:00etan, San Martin estatuako panela izan da irteera puntua eta elkargunea. Guztira, 40 pertsona ari dira ekimenean parte hartzen eta guztiek jaso dute jarraipena egiteko txartel bat. Irteera bakoitzean, bataz beste, 24 lagun inguru elkartzen dira eta Asmube eta Aranealde elkarteko kideak ari dira gida lanak egiten.

    2013 honetako azkeneko irteera, abenduaren 19 izango da. Hala ere, parte hartzaile guztiek jarraitzeko prestutasuna azaldu dute, beraz, ekimena berriro ere martxan jarriko da 2014ko urtarrilaren 9tik aurrera, orain arteko egun eta ordutegian.

    Garrantzitsua da jarduera fisikoa egiteko aukera gehiago sortzen laguntzea eta aukera horiek benetan integratzaileak izatea. Ekimenaren xedea ez da jarduera fisikoa sustapen hutsa. Jarduera fisikoa egiteko ohitura bizi-kalitatearekin, umore hobearekin, entretenimenduarekin eta estresetik suspertzearekin, hots, ongizatearekin, lotu nahi da.

    Azkenik, Udalak elkarlanean egindako proiektua dela gogorarazi nahi du batetik. Bestetik, eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei eta bereziki Asmube eta Aranealde elkarteei, erakutsi duten inplikazioagatik eta elkarlana sustatzeagatik.

Leave a reply

Cancel reply