eu | es |
  • ALBISU eta OLAETXEA ere PILOTA JAIALDIAn izango dira.

    ALBISU eta OLAETXEA ere PILOTA JAIALDIAn izango dira.

    Datorren apirilaren 4ko pilota jaialdian SARALEGI – BEGINOren aurka OLAETXEA-ALBISU bikotea izango dugu. Atzelari ataundarra lehen mailako punta-puntako atzelaria dugu, naiz eta azkenean aurten ezin lortu binakako txapelketa nagusiko finalaurrekoetara iristea. Bere garaian promozio txapelketan OLAETXEAk eta ALBISUk bikotea osatu zuten eta Beasainen jokatutako finalaurrekoetan partida ikusgarrian eskeini ziguten. Beraz, dudarik gabe, partidu erakargarria izango dugu Murumendi Pilota Eskolaren alde

  • SARALEGIk eta BEGINOk bikotea osatuko dute Antzizarren.

    SARALEGIk eta BEGINOk bikotea osatuko dute Antzizarren.

    Apirilaren 4an Murumendi Pilota Eskolaren aldeko PILOTA JAIALDIAn bikote moduan izango ditugu SARALEGI eta  BEGINO. Pilotari Amezketarra 4´terdiko banakako txapelketan pilotari onenen artean sartu zen maila ikusgarria erakutsiz. Aurrelaria une gozoan da eta Begino atzelari sendoarekin maila handiko bikotea osatuko dute.

  • PILOTA JAIALDIA: Apirilak 4

    PILOTA JAIALDIA: Apirilak 4

    Beasainen apirilaren 4an, ostilarean, 22:00etan Murumendi Pilota Eskolaren aldeko pilota jaialdia izango dugu. Azken urteetan ohi den bezala ASEGARCEren eskutik Promozio Txapelketako Finalaurreko partidua izango dugu Antzizar Kiroldegiko Pilotalekuan.