eu | es |
  • PILOTA JAIALDIAREN AURKEZPENA

    Pilota Jaialdiaren aurkezpenean pilotariak protagonista izan ditugu. Bertan agertu dira jaialdiari babesa ematen, alde batetik ASEGARCEko ALBISU, eta bestalde Promozio Txapelketako finalaurrekoan parte hartuko duten ASPE enpresako JAKA eta REZUSTA gipuzkoarrak. Koldo Agirrek, Beasaingo Alkateak, bertaratu guztiei ongietorria eta eskerrak eman die, ASEGARCEko ordezkaria den Manu Zubillagak jaialdia aurkeztu du eta Murumendi Pilota Eskolako Arkaitz Goikoetxeak elkartearen jardueren berri eman du. ASEGARCEko Iñigo Salbidea ere bertan izan dugu.

    Digital image

    Murumendi Pilota Esk0laren aldeko apirilaren 4ko jaialdia 22:00etan hasiko da.

    Sarrerak dagoeneko salgai daude:

    AURRESALMENTAN 15€

    EGUNEAN TAKILAN 20€

    Guraso edo arduradunekin datozen haurrek doan dute sarrera.

Leave a reply

Cancel reply