
ATUTXA NAGUSI EUSKAL HERRIKO AIZKORA TXAPELKETAN
Euskal Herriko maila nagusiko 2014ko aizkora txapelketako finala Aitzol Atutxak irabazi du Antzizar kiroldegian. Saio borobila burutu Atutxak eta nagusi izan da Beasainen. Iñaki Azurmendi herritarrak, berriz, bigarren postua lortu du. Azurmendik gaurkoan ez du gozatu, bainan guztiz txalogarria bere lana. Joxe Mari Olasagasti gelditu da hirugarren. Olasagastik ere erakustaldia eman du.
Historian lehen aldiz irabazi du bizkaitar batek txapelketa hau.
Sailkapena:
Aitzol Atutxa: 40’58
Iñaki Azurmendi: 43′,05
Joxe Mari Olasagasti: 47’59
Jon Irazu: 48’59
Unai Otaño: 51’49
Joseba Otaegi: 52’52
Andramendi Ikastolak bikain antolatu jarduera. Antzizar bete egin da eta punta-puntako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu.