eu | es |
  • BEASAIN CHALLENGE ZIRKUITOA

    BEASAIN CHALLENGE ZIRKUITOA

    Beasainen antolatzen diren lasterketa guztiak batuta BEASAIN CHALLENGE ZIRKUITOA prestatu dute herriko elkarteek, beasaindarrak korrika egitera animatu daitezen. Urtean zehar  Beasainen egiten diren lasterketetan parte hartzen duten herritarren artean sariak banatuko dira. Helburua ez da korrikalarien arteko konpetibitatea handitzea, parte hartzea sustatzea baizik.

    Beasainen lasterketak antolatzen dituzten elkarte guztiek bat egin dute challengea antolatzeko, eta 6 probako zirkuitua aurkeztu dute.

    Digital image

    Urtarrilak 18. Garingo Mendi Lasterketa Herrikoia.

    Martxoak 8. Beasain Herri Lasterketak (7 edo 14 kilometro aukera).

    Martxoak 14. Arriarango Mendi Lasterketa (6 edo 15 kilometro aukera)

    Uztailak 10etik 12ra. Ehunmiliak, Goierriko 2 Handiak edo Murumendi Mendi Maratoia, aukeran.

    Irailak 1 Usurbeko igoera.

    Abenduak 31. San Silbestre proba.

    Parte hartzaileen artean sariak zozkatuko dira. Emakumeei probetan parte hartzeko dei berezia egin da, opari bereziak izango baitituzte.

    Antolatzaileak: Intxaurpe, Arrastaka, Beti Bizi, Bealak, Usurbeko Batzordea eta Garin Auzoko Muñogain Elkarteak.

     

Leave a reply

Cancel reply