eu | es |
  • HERRI KIROLAK TEKNIFIKAZIO ZENTRUA ANTZIZAR KIROLDEGIAN

    HERRI KIROLAK TEKNIFIKAZIO ZENTRUA ANTZIZAR KIROLDEGIAN

    Antzizar Kiroldegiak dagoeneko kirolerako esparru berri dotorea du. Gipuzkoako Herri Kirolakeko Teknifikazio Zentroa,  Beasaingo kirol elkarte eta eskoletako ikasleen kirol jarduerak, baita kiroldegiko erabiltzaile ororen behin behineko jarduerak ere hartuko dituena. Bereziki Herri Kirolak sustatzeko helburua duen gunea ofizialki ireki dute, Koldo Agirre Beasaingo Alkateak, Ikerne Baiola Gazteria, Kultura eta Kiroletako Diputatuak eta Jose Inazio Saizar Gipuzkoako Herri Kiroletako Federazioko Lehendakariak.

    Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoak erabaki zuen erabilerarik ez zuen igerileku zaharraren ontziaren tokian kirolerako esparru berri bat sortzea. Erabaki honen bidez adostu zen proeiktu berriztatzaile hau gauzatzea. Ekimen hau  erakundeen arteko proiektua izan da eta Fundazioaren eskumeneko arlo honetan elkarlana egitea beharrezko denez, proiektua  exekutatzeak suposatuko duen koordinazio lana errazteko asmoarekin, obrak egiteko eta ondoren instalazioa kudeatzeko, Udalak bere Fundazioa erabili du.

    Berriztatzearen helburu behinena herri kiroletan jarduteko egoitza iraunkorra sortzea izan da. Gainera herriko eskoletako ikasleen kirol jarduerak ere bertan txertatzea erabaki da, eta harago, kiroldegiko erabiltzaile ororen behin behineko jarduerak ere hartzeko aukera zabaltzea. Ondorioz, instalakuntza berriak hainbat funtzio beteko ditu.

    Batetik, herri kirolei dagokienez:

    – teknifikazio zentroa eta kirolarien entrenamendurako egoitza iraunkorra;

    – eskoletan herri kirolak sustatzeko programa ibiltariaren egoitza iraunkorra;

    – herri kirol emanaldien egoitza, erabilera osagarri gisa bada ere.

    Bestetik, erabilera orokor gisa:

    – eskola-kirolerako kantxa: haurren saski-baloia, esku-baloia eta abar hartzeko;

    – kiroldegiko erabiltzaileen jarduera anitzak: gimnasia eta era guztietako soinketa.

    – herriko elkarteen jarduerak burutzeko pista.

    A1-42409535.JPG

     Proiektuaren deskribapena:

    Igerileku zaharraren ontzia eta haren egitura eraitsi egin dira, bertan kiroletan jardun ahal izateko jokalekua edo pista edo kantxa sortu delarik. Horretan datza, funtsean, garatu den berriztatzea, nahiz eta beste hainbat lan osagarri ere beharrezkoak izan diren. Horrela, 25 x 12 metro inguruko jokalekua edo probalekua sortu da, 300 m2 inguru beraz, 7,2 metroko altuera librea duena zorutik sabaira. ASTAZALDI ARK S.L.P, arkitektura estudioak idatzi du proiektua eta berriztatze obrak Jose Maria Suquiak gauzatu ditu.

    Obren aurrekontua 428.000 €. Instalazioa 2014-2016 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planean txertatu zen eta ondorioz aldundiaren ekarpena izan du.

Leave a reply

Cancel reply