
BEASAIN FOOTBALL FEST 2015
Beasaingo futbol festaren bosgarren edizioa iritsi da. Ehun taldek baino gehiagok eman dute izena eta Beasaingo eta Goierriko 500 neska-mutil baino gehiago elkartuko dira ostiraletik igandera, Beasaingo Loinazko San Martin plazako bi futbol zelai txikietan 3×3 erako partidak jokatzen. Beasaingo jokalaria izan zen Irantzu Aizpuruari omenaldia egingo diote eta jokalari guztiek 6 zenbakia eramango dute