eu | es |
  • ONDO ibili ondo IZAN: Ostegunean IRTEERA

    ONDO ibili ondo IZAN: Ostegunean IRTEERA

     

    Datorren ostegunean, irailak 10ean, 09:30tan ONDO IBILI ONDO IZAN Beasaingo Ibilibide Osasungarrien irteerak hasiko dira berriro ere. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen baitu. 

    Erakunde arteko lankidetzan oinarritutako programa dugu hau, non Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza, Osasaun Etxea, eta Beasaingo Udalak, bere Kirolaren Udal Fundazioaren bitartez, parte hartzen dute. Baita NAGUSILAN, ARANEALDE eta ASMUBE elkarteak ari dira lanean. Horiek guztiek konpromisoa hartua dute beren jarduera-eremuetatik ekimen hau jarduera osasungarriak bultzatzeko.

     Jardutea da osasunaren eragile nagusia. Jarduera fisikorik ezak ondorio nabarmenak ditu jendearen osasunean; batez ere, kutsakorrak ez diren gaixotasunengan. Ariketa fisikoak zahartzaroko mendekotasuna saihesten eta gaixotasun kronikoak prebenitzen eta tratatzen laguntzen du. Zahartzaroan pertsonei autonomia ematea ezinbestekoa da. Era berean, gaixotasun kronikoak ariketaren bidez prebenitzeak eta tratamendu terapeutikoa egiteak zuzeneko eragina izango du bai gaixotasuna garatzea ekiditen, bai gaixotasun horiekin —gaitasun funtzionaletan ahal den eraginik txikiena izanda— bizitzeko ikasten laguntzen.

    Jarduera fisikoa tresna oso eraginkorra izan daiteke jendearen ongizatea hobetzeko. Ariketa fisikoa egiteak asko laguntzen du gure bizi-kalitatea balioesten.

    Ibilbideen erabilpena sustatzeko herriko elkarteen lankidetza izango dugu. Astean behin irteera bat antolatuko dugu, ostegunetan, eta herriko elkarte hauek irteeran gida lanak egiten herritarrei langunduko die. Jarduera amaitzean partaide guztiak Aranealden elkartuko dira gosogarri osasungarri bat hartzeko.

    Elkargunea eta ibilbideen hasiera San Martingo Estatuan da. Ostegunero. Irailean 09:30tan hasita. Urritik aurrera 10:00etan. Ekimenean parte hartzen dutenek jardueraren jarraipena egiteko txartel bat jasoko dute non antolatzaileek zigilua botako dute irteera bakoitzean. Partaide aktiboentzako opariak ere izango dira.  

    Mugitzea osasunaren eragile nagusia da, tresna oso eraginkorra gure bizi-kalitatea baioesteko. Eta oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du. Ez da inoiz berandu mugitzen hasteko. Inguruneaz gozatuko dugu, baita ondo pasa ere.

    Idatzi honen bitartez irteetarako deialdia egiten dugu. OSTEGUNEan irailaren 10ean, 09:30etan San Martingo Estatuan. 

     

Leave a reply

Cancel reply