eu | es |
  • LOINAZ TXIRRINDULARI ELKARTEA

    LOINAZ TXIRRINDULARI ELKARTEA

    logo

    Beasainen txirrindularitzaren sustapena eta garapena Loinaz Txirrindulari Elkartea eta Kirolaren Udal Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez adostu da. Loinaz Txirrindulari Elkartea da Beasainen txirrindularitza praktikatzeko erreferentziazko elkartea eta herritarrei txirrindularitza federatuan egiteko aukera eskeintzeko ardura berak du.

      Jon Ander Irabazle 2014

    Lankidetza hau gauzatzeko orduan kontuan hartu dira elkartearen gizarte eragina, beasaindarren parte-hartzaile kopurua, entitatearen finkatze maila eta erakutsitako ibilbide aparta. 53 urte daramatza elkarteak txirrindularitza sustatzen.

     

    Digital image

    Digital image

    Elkarteak 2015/2016 denboraldian 12 txirrindulariz osatutako INOXCRA Kadete Taldea izango du, baita 62 zikloturista eta 8 epaile. 2016an antolatu nahi dituzten jarduerak dira:

    XXVII Eskolarteko Proba

    XXXIII Usurbe Proba

    XXXIV Beasain Proba

    LXV SC Loinaz Proba

    LXXXVIII Loinaz Klasikoa

    II. Beasaingo Ziklokros Sari Nagusia

Leave a reply

Cancel reply