eu | es |
  • ALFIL XAKE ELKARTEA

    ALFIL XAKE ELKARTEA

    Beasainen ALFIL XAKE ELKARTEA xakea praktikatzeko errefentziazko entitatea eta beasaindarrei kirol hau egiteko aukera eskaintzeko erantzukizuna talde honek du, prestakuntza, teknifikazio, antolamendu eta administrazio alderdi guztiei dagokienean. Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta ALFIL XAKE ELKARTEAk lankidetza hitzarmena sinatu dute. 

    Elkarteak Beasainen kirol hau sustatu eta garatzeko konpromezua hartu du eta horretarako behar direnak zuzentzeko. Guzti horretarako koordinatzaile orokor izendatuko du Juan Mari Lamata, burutuko diren ekintzak antolatzeko eta aurrera eramateko.

    ALFIL XAKE ELKARTEA Beasaingo ikastetxeekin lankidetzan jardungo da estola adinean jarduera garatzeko. Lankidetza hau elkarteak ikastetxeekin eta Fundazioarekin adostuko du, nola gauzatu ikusteko, eskola kirolarekin zer-nolako eta zenbaterainoko lotura izango duen kontuan hartuz, ez bakarrik antolamenduaren eta jardueren ikuspuntutik, baizik eta eskola kirolaren kontzeptuzko planteamenduekin atxikituz. Bestalde Loinatz Jaietan ere ondorengo jarduerak antolatzen jarraituko du elkarteak.

     -Gazteen torneoa

    -Torneo Internazioanala

    -Aldiberekoak

Leave a reply

Cancel reply