eu | es |
  • UDA 2016 UDALEKUAK.

    UDA 2016 UDALEKUAK.

    Gaur zabaltzen dira UDA2016 Udalekuetarako izen emateak. Ekainaren 17 bitarteraino bertan parte hartzeko izen ematea zabalik izango da.

    Antzizar kiroldegiak aurkezten dizuen eskaintza ondorengoa da:

    • Kolonia Txiki, 2012-2011 urteetan jaiotakoak:

    Igeriketa, psikomotrizitatea eta jolasak

    • Kirol Kolonia, 20102008 urteen artean jaiotakoak:

    Igeriketa festa, olinpiadak antzizar16 eta Kirol jolasak

    • Kirol Festa, 2007 – 2000 urteen artean jaiotakoak:

    Olinpiadak Antzizar16, Kirola&ingelesa eta ur festa

    • Kirol Abentura 2007-2000 urteen artean jaiotakoak:

    Eskalada, arku tiroketa eta monoziklo-slackline

    Txandak:

     Lehen txanda: ekainaren 27tik uztailaren 8ra

    Bigarren txanda: uztailaren 11tik 22ra

    Kanpaina 4 eta 16 urte arteko umeei dago zuzenduta eta adin baikoitzaren arabera egokitu da eskaintza. Aurten olinpiaden urtea delarik (Brasil2016), Kirol Kolonia eta Kirol Festa taldekoek Olinpiadak Antzizar2016 izango dute ekintza berri bezala. Bertan egunero Kirol bat landuko dute. Arauak, progresioa, dinamika…. ikasi eta praktikatu, jolasen metodologia erabiliz. Saioaren bukaeran, egun horretan landu duten kirolari zuzenduriko lehiaketa txiki batekin amaituko dute. Landuko diren kirolen artean: atletismoa (erreleboak, saltoak, jaurtiketak, lasterketak….), gimnasia (acrosport) tenisa, badmintona, saskibaloia, hockeya, voleibola…e.a. izango dira.

    Aurtengo beste  nobedadea 9-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendurik doa. Atzerriko hizkuntzak duten garrantzia ikusirik, Kirola&ingelesa bat egingo duen ekintza eskaini nahi dugu. Hemen Kirol ezberdinak (rugby, sofbol, futbola…ea.) ingelesez landuko dituzte bertako irakasle batekin.

    Iaz  Kirol Abenturan parte hartzen zuten gaztetxoek izan zuten Monoziklo ekintza nobedade gisa, eta oso harrera ona izan zuenez aurten ere eskainiko da.

    Tarifei dagokienez, aurreko urtean bezala, bigarren eta hirugarren seme alaben izen ematean deskontua izango da, %10 eta %20 hain zuzen ere.

    Udalekuak 2 txandatatan eskainiko dira, lehen txanda ekainaren 27tik uztailaren 8ra izanik eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra. Zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran eskaintzen da, 08:00etatik 15:00etara.

    Udalekuaz gain zaintza zerbitzu berezia eskainiko da, ekainaren 22tik 24ra eta uztailaren 26tik 29ra.

    EZ DIEZAZUTELA KONTA. BIZI EZAZU!

     

Leave a reply

Cancel reply