eu | es |
  • TOMAS SALAZAR AIZKORRIKO BIRA

    TOMAS SALAZAR AIZKORRIKO BIRA

    Mendizaletasuna sustatzeko helburuarekin Tomas Salazar Aizkorriko Bira jarduera antolatzeko Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak lankidetza-hitzarmena egitea erabaki dute. Fundazioko lehendakariak eta Aitzgorri Mendizale Elkarteko ordezkariak, Elena Ruiz.ek eta Benito Aiestaran.ek sinatu dute bi aldeen arteko akordioa. 

    Ekainaren 12an izango da Tomas Salazar Aizkorriko Bira mendi martxa luzea. Beasaindik Aizkorrira bitarteko joan-etorria egiten dute mendizaleek, 52 kilometro guztira, eta 2.000 metroko desnibelarekin. Ez da lehiaketarik izango.

    VIIBIRA 2014 HELMUGA (75)

    Gaztetxoentzat, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, Aizkorrira Begira Gazteen Bira izango da, 16,8 kilometroko ibilbidea, Aizkorritik bueltan datozen helduekin batera iristsiko direlarik Beasainera.

    Bi probetarako aurrez izena emateko: www.tomasaizkorrikobira.com

    Bestalde ekainaren 3an, Mendi Tour jaialdiko filmerik onenak ikusteko aukera izango da Beasainen. Amaitzeko, gaztetxoentzako Mendi Marrazki eta Pintura Lehiaketa ere antolatu du elkarteak. 7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ekimena da. 500 marrazki inguru jaso dira eta ekainaren 12an egingo da erakustaldia eta sari banaketa.

Leave a reply

Cancel reply