eu | es |
  • MINBIZIAREN AURKAKO BEASAINGO LASTERKETA

    MINBIZIAREN AURKAKO BEASAINGO LASTERKETA

    Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeko ikasle talde batek antolatuta Maiatzaren 28an ospatuko da Minbiziaren Aurkako Beasaingo Lasterketaren lehenengo edizioa.

    Minbiziaren Aurkako Lasterketa

    Lasterketaren bidez, gaixotasunak prebenitzeko kirola egiteak zer garrantzia duen erakutsi nahi dute. Elikagai osasuntsuen erabilera sustatu nahi dute plater bat sortaraziz. Izan ere, elikagai mota horiekin plater originalak egin daitezke, eta eguneroko bizitzan sukaldatu.

    Azkenik, helburu nagusi bat lortu nahi dute ekintza honekin, minbizi kasuak murriztea. Gure ustez,  ohitura osasuntsuak eguneroko bizitzan txertatzea eraginkorra izan liteke minbiziaren arriskua gutxitzeko.

    Larunbaten ospatuko da Beasaingo Minbiziaren Aurkako Lasterketaren lehenengo edizioa. Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera probari, Nafarroa etorbidetik.

    Bi kategoria ezberdin izango dira aukeran, 8 eta 13 urte bitartekoentzat bata (1,1 kilometrotako ibilbidearekin) eta 13 urtetik gorakoentzat bestea (4 kilometrotako ibilbidearekin).

    Horrez gain, Elikagai Osasuntsuen Platerraren lehiaketa ere ospatuko da lasterketa amaitzean. Bertan, binakako taldeetan jaki osasuntsu bat egin beharko da antolatzaileek emandako elikagaiekin.

    ORDUA: 10:30.

    KOKAPENA: Nafarroa etorbidea. Beasain.

    IZENEMATEA: 

    http://lasallebeasainsein14.wix.com/minbiziarenlasterket

Leave a reply

Cancel reply