eu | es |
  • UDA2016 HAUR IGERIKETA lehen hamabostaldia

    Hemen dituzue UDA2016 HAUR IGERIKETAKO lehen hamabostaldirako zerrendak:

  • KIROL EGOKITUA EZAGUTU ETA PROBATU

    KIROL EGOKITUA EZAGUTU ETA PROBATU

    Larunbatean, ekainak 25, Antzizar Kiroldegian kirol egokituko jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango dugu.   Gurpildun aulkiko saskibaloia, saskibaloia zutik, gurpildun aulkiko pala, pala zutik, arku tiraketa, esgrima, urritasun egoerak bizitzeko jolasak … Edonorrek probatu ditzazke jarduera hauek. Probatu eta ezagutu. Antzizar kiroldegian 11:00tatik 14:00tara. Sarrera DOAN. Animatu!!  

  • ABONATU TXARTELA DENON ESKURA

    ABONATU TXARTELA DENON ESKURA

    Dagoeneko ekaina iritsi da, baita Antzizar Kiroldegiko erabiltzaile izateko aukera zabaldu ere. Uda garaian hilabete baterako edo udako denboraldirako abonatu egiteko aukera dago. Kasu hauetan ez da matrikularik ordaintzen bainan abonuak epe mugatua izango du, ekainatik iraila bitartekoa. Bestalde indarrean jarraitzen dute eperik gabeko abonoak. Kasu hauetan Izena ematean matrikula ordaintzen da eta  bazkidetza mugagabea da.