eu | es |
  • UDALEKUAK BADATOZ

    UDALEKUAK BADATOZ

    Antzizar Kiroldegiak kirol jolasaldiko UDALEKUAK antolatu ditu, urte sasoi berezi honetan eskolumeek eta gaztetxoek azaldu ohi duten kirolzaletasun nabariari erantzunez. UDA 20016 Kanpainako eskaintza barruan daude kiroldegiko udalekuak. Eskola-kiroleko edukien barnean sartu dira  eta opor garaian egiteak kanpainaren egitura eta antolaketa baldintzatu dituzte. Zentzu honetan, ikastaro hauek ikasturtean zehar egiten direnen kirol jardueren osagarriak dira, ikasleen kirol heziketa aberastuz eta hauen heziketa zabala bultzatuz.

    BERRIKUNTZAK

    Udalekuetan aurten zenbait berrikuntza badira eta hauek azpimarratu nahi genituzke:

    Kirola&Ingelera jarduera.Thomas Hearne.ren eskutik. 9-16 urteko gaztetxoei zuzendua. Egunero ordubeteko saioa kirol desberdinak landuko dituzte ingeleraz. Kirol Festa taldearen barruan eskeinitako ekimena.

    Monoziklo eta slackline. Aritz Zeberio.ren eskutik. Iazko arrastaka ondoren aurten ere abentura taldean slackline eta monoziklo jarduerak antolatuko dira. Abentura taldean eskalada eta arku tiroketa ikastaroak ere izango dira.

     –Antzizar16 Olinpiadak. Urte olinpikoa izanik (Rio2016) Kirol Kolonia eta Kirol Festa taldeetan jolas oilinpiaden saio berezi bat izango dute egunero.

    HAMABOSTALDIAK

    2 hamabostalditan banatuko dira kiroldegiko udalekuak:

    Lehen txanda: ekainaren 27tik uztailaren 8ra.

    -Bigarren txanda: uztailaren 11tik 22ra.

    ZAINTZA ETA JANGELA

    Zaintza eta jangela zerbitzua ere aukeran eskaintzen da, 08:00etatik 15:00etara. Udalekuaz gain zaintza zerbitzu berezia eskainiko da, ekainaren 22tik 24ra eta uztailaren 26tik 29ra. 

    BIGARREN ETA HIRUGARREN SEME-ALABENTZAKO BONIFIKAZIOA 

    Familiei dagokienez, bigarren eta hirugarren seme alaben izen ematean deskontua izango da, %10 eta %20.

    PARTAIDEENTZAKO ASEGURUA

    Uda Kapainiako eta Udalekuetako partaidehartzaile guztiak istripu aseguru batek eta erantzukizun zibileko aseguru batek babestuta egongo dira, kanpaina honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiak kirola egiteak dakarren arriskua estaltzeko hitzartua duen istripua aseguruaren bitartez.

Leave a reply

Cancel reply