eu | es |
  • ABONATU TXARTELA DENON ESKURA

    ABONATU TXARTELA DENON ESKURA

    Dagoeneko ekaina iritsi da, baita Antzizar Kiroldegiko erabiltzaile izateko aukera zabaldu ere. Uda garaian hilabete baterako edo udako denboraldirako abonatu egiteko aukera dago. Kasu hauetan ez da matrikularik ordaintzen bainan abonuak epe mugatua izango du, ekainatik iraila bitartekoa.

    Bestalde indarrean jarraitzen dute eperik gabeko abonoak. Kasu hauetan Izena ematean matrikula ordaintzen da eta  bazkidetza mugagabea da. Kuotak hilabetekoak dira. Baja emateko nahikoa da hilabetea hasi aurretik hau eskatzea horretarako ezarritako jardunbidea erabiliz.

    LOGOantzizar

    Abonatu guztiek sarrera librea dute Antzizar kiroldegiko instalazioetara. Abonatu izaerak ur-parkea, balnearium-termak, aldagela, dutxa eta takilak dohainik erabiltzeko aukera eskeintzen du, baita aurretik eskatutako eta erabilgarri dauden bestelako instalazioak, bakoitzari dagokion arautegiaren arabera. Bestalde, Antzizar Kiroldegiko jarduera eta ikastaroen eskaintzak bazkideentzat tarifa bereziak aurrikusten ditu beherapen garratzitsuekin.

    Abonatu familiarrean sartzen dira bizikidetasun unitatea osatzen duten pertsonak, beti ere 20 urte bitarteko seme/alabekin. Banakako abonoetan ere deskontuak izango dira.

    -Haurrek 18 urte bitartean %50ko beherapena.

    -18 urtetik aurrera gazte txartelarekin %35eko beherapena.

    -Adinekoek, 60 urtetik aurrera %35eko beherapena.

    Beasaingo Udalak baliabide ekonomiko baxuko beasaindarrentzat hobariak ere aurreikusten ditu. Hobaria osoa edo partziala izan daiteke interesdunaren baliabideen arabera. Dagokion prozedura jarraituz eskaera Udaletxean aurkeztu behar da.

    Maiatzan dagoeneko Antzizar Kiroldegiak 5.550 abonatu izan ditu, elkarteetako eta eskoletako erabiltzaileak zenbatu gabe. Azken 3 urtetan %21 igo da abonatu kopurua eta aurten uda garaian Antzizar Kiroldegiak 6.000 abonatutik gora izango ditu. Abonatu txartela denon eskura dago.

Leave a reply

Cancel reply