eu | es |
  • BEASAIN Kirol Sariak

    BEASAIN Kirol Sariak

    Kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egiteko sortu dira BEASAIN Kirol Sariak. Beasaingo pertsonei eta entitatei edota Beasainen kirolaren eremuan egin den lanagatik jendeaurrean esker ona adieraztea da helburu nagusia.

    Sariak ohorezkoak izango dira; hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango. Sari hauen bidez egindako lana jendaurrean goraipatu eta horretarako antolatuko den ekitaldian bakoitzari dagokion ikurra emango zaie sarituei.

    2016ko Kirol Sariak ondorengo oinarrizko kategoriatan banatu dira:

    .Gizonezko Kirolaria.
    .Emakumezko Kirolaria.
    .Ekipoa, Kirol Taldea edo Elkartea.
    .Ikastetxea edo Guraso Elkartea.
    .Kirol Ibilbidea.
    .Enpresa Bebeslea.
    .Pertsona Boluntarioa.
    .Kirol Jarduera.

    Epaimahaiak Saridun guztiak izendatu ondoren, hauen artetik erabakiko du zein den 2016ko Sari Nagusia. Bestalde. Beasaingo Udalak eskumena izango du, egoki ikusiko balu, 2016ko Udal Sari berezia emateko.

    Beasaingo elkarte eta ikastetxeek osatzen duten Kirolaren Kontseiluko kideek dagoeneko aurkeztu dituzte sari bakoitzerako hautagaiak, proposamenekin batera hautagaiek saria merezi ahal izateko dituzten merezimenduak aipatuz.

    Sariak emateko epaimahaia Kirolaren Kontseilua izango da. Bertan Beasaingo elkarteetako eta ikastetxeetako ordezkariek bozketa egingo dute.

Leave a reply

Cancel reply