eu | es |
  • NORMALTASUN BERRIRAKO BIDEAN

    NORMALTASUN BERRIRAKO BIDEAN

    Uztailaren 1etik aurrera, normaltasun berrirako bidean, Antzizar kiroldegiak eremu eta zerbitzu berriak eskeiniko ditu.
    a) Abonatuak ez direnentzat sarrerak salgai izango dira eremuetako aforoak aukera ematen duen bitartean. Kanpoko igerilekuetarako egunero sarrera kopuru zehatz bat gordeko da.
    b) Ekainaren 15ean zabaldu ziren eremuez gain, ondorengo eremuak erabilgarri izango dira:

    1) Balnearium termak
    Hidroterapia igerilekuaz gain, saunak, bainu turkiarra, dutxak, izotz iturria eta erlaxazio eremua martxan jarriko dira.

    2) Arrokadromoa.

    3) Txirrista.

    Eremu berri hauek erabiltzeko baldintza orokorrak ondorengoak dira:

    BALNEARIUM TERMAK:

    • Balnearium termak eremuaren aforoa guztira: 16 lagun.
    • Aforoa era honetan banatuko da:
    Hidroterapia igerilekua: 6
    Saunak, dutxak.. eremua: 10
    • Balnearium terma eremurako hitzordua hartu behar da. Hidroterapia igerilekua bakarrik edo hidroterapia + saunen eremua erreserbatu ahal izango da.Erreserba bakoitza ordubeterako izango da, ezarritako aforoa bermatu eta abonatu denek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten.
    • Abonatuek hitzorduak astez aste hartu ditzazkete. Ostiralean irekiko da izenematea eta hurrengo aste osorako 3 erreserba egin ahal izango dira. Ondoren egunean bertan ere hitzorduak aste guztian zehar hartu daitezke, libre dauden eremuak mugarik gabe erreserbatzeko aukera izanik.
    • Saunen eremuaren ordutegia ondorengoa izango da:
    Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 13:00 / 16:00 – 21:00
    Larunbatak eta igandeak: 9:00 – 13:00 / 15:00 – 19:00
    Ordutegi honetatik kanpo, hidroterapia igerilekua bakarrik erabilgarri egongo da.
    • 15:00etatik 16:00etara balnearium termak eremua osoa ez da erabilgarri izango bertako garbiketa/desinfektaketa lanak egiteko.
    • 16 urtetik beherako adin txikikoak ezingo dira sartu.
    • Igerileku klimatizatuen eremuan langile arduradun bat egongo da arautegia betetzeaz arduratuko dena. Pertsona hau igerilekuan agintari gorena izango da eta bertako arauak betetzen ez diren kasuetan bete beharreko neurriak hartu ahal izango ditu. Langile honekiko errespetua uneoro izan beharko da eta honen aginduetara egon beharko da.

    ARROKADROMOA

    • Arrokadromo eremuaren aforoa: 4 lagun
    • Erabiltzeko hitzordua hartu behar da. Erreserba bakoitza ordubeterako izango da.
    • Abonatuek hitzordua astez aste hartzeko aukera izango da. Aurretik hitzorduak ostiraletik ostiralera izango dira eta 3 egunetarako hartzeko aukera egongo delarik.
    • Arrokadromoan sartzean eta irtetean bertan kokatua dagoen gel hidroalkolikoarekin garbitu beharko dira eskuak.
    • Magnesio likidoa erabiltzea gomendatzen da.
    • Katu oinak arrokadromoan egongo den desinfektatzailearekin desinfektatu beharko dira.
    • Lurrean etzan edo eseri nahi bada, derrigorrezkoa izango da eskuoihala erabiltzea.
    • Beste erabiltzaileekin 2 m.ko segurtasun distantzia mantendu beharko da.
    • Arrokadromoan maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa

    TXIRRISTA

    • Txirristaren aforoa igeriketa librearen berdina izango da: 32 lagun
    • Erabiltzeko hitzordua hartu behar da. Erreserba igeriketa librerako igerilekuan hitzordua hartuz egingo da.
    • Txirristaren ordutegia ondorengoa izango da (irailaren 15 arte):
    Astelehenetik ostiralera: 17:00 – 19:00
    Larunbatak eta igandeak: 11:00 – 13:00 eta 17:00 – 19:00
    • Abonatuek hitzorduak astez aste hartu ditzazkete. Ostiralean irekiko da izenematea eta hurrengo aste osorako 3 erreserba egin ahal izango dira. Ondoren egunean bertan ere hitzorduak aste guztian zehar hartu daitezke, libre dauden txandak mugarik gabe erreserbatzeko aukera izanik.
    • 12 urtetik beherako adin txikikoak arduradun heldu batekin sartu beharko dira igeriketa librerako eremuan, beste familia eta haurrekin 2 m.ko segurtasun distantzia mantenduz. 8 urtetik beherako adin txikikoak arduradun heldu baten laguntzarekin erabili beharko dute txirrista.
    • Txirristarako itxaron gunea bertara sartzeko eskaileratan izango da. Eremu horretatik kanpo ezingo delarik itxaron

Leave a reply

Cancel reply