eu | es |
  • IKASTAROAK IRAILA 2020

    IKASTAROAK IRAILA 2020

    Martxan ditugu berriz ere ikastaroak Antzizar Kiroldegian!!

    Irailaren 7an hasi dira helduentzako zuzendutako ikastaro gehienak:
    * Aerobic
    * Zumba
    * G.A.P.
    * Ciclo Indoor
    * Global Training
    * Pilates
    * Terapeutika
    * Eskalada helduak
    * Helduentzako Igeriketa
    * Aquafitness

    TALDEKAKO ARETOA-min

    Ikastaro guztiak segurtasun osoarekin eman ahal izateko kiroldegiak zenbait neurri hartu ditu:
    a) Ikasleen gehiengo kopurua murriztu da, ikasleen arteko segurtasun distantzia bermatu ahal izateko.
    b) Gela guztietako lurrean eremuak finkatu dira, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eta materiala desinfektatzeko produktua eta papera ipini dira.
    d) Aireztapena sustatuko da.
    e) Gelen eta ikastaroetako materialen garbiketa eta desinfekzioa ziurtatuko da.

    Ikastaroetako partaideentzat ere protokoloa ezarri da eta ondorengoak kontutan izatea eskatze da:

    1.- Gaixotasun sintomarik zanez gero, (sukarra, eztula, mina) kiroldegira ez etortzea.

    2.- Etxetik, kirola egiteko arroparekin etortzea eta ahal den neurrian, aldagelak ez erabiltzea. Hauek gehiengo edukiera eta erabiltzeko denbora murriztua izango dute.

    3.- Derrigorrezkoa izango da kiroldegira sartzeko tornoetan fitxatzea eta maskara jantzita joatea gelaraino. Maskara ezingo da kendu teknikariak adierazi arte. Maskara gordetzeko zorro edo antzerako zerbait ekartzea komeni da.

    4.- Behar baino lehenago ez etortzea. Sartzeko itxaron beharra izanez gero, taldean ez egotea. Derrigorrezkoa da segurtasun distantzia mantentzea beste ikaskideekin.

    5.- Esterila erabiltzen den kasuetan, gomendagarriena, etxetik ekartzea izango litzateke. Ezinezkoa izanez gero, esterila osoa tapatzen duen eskuoihal bat ekarri beharko da, bertan ditugun esterilen gainean jartzeko.

    6.- Gelara sartu aurretik eskuak garbitu eta teknikariak adierazitako esparruan kokatzea.

    7.- Materiala erabiliz gero, ikasle bakoitzak berak erabilitako materiala desinfektatu beharko du saio amaieran. Horretarako, gelan jarriak izango dira behar diren produktu eta papera. Saio hasieran erabiltzaile bakoitzak materiala desinfektatzeko aukera izango du.

    8.- Desinfekzioa amaitu ondoren, eskuak garbitu eta pilaketarik gabe gelatik ateratzea eskatzen da.

     

Leave a reply

Cancel reply