eu | es |
  • HAUR IGERIKETA URRIA 2020

    HAUR IGERIKETA URRIA 2020

    Urrian hasiko diren haur igeriketa ikastaroei buruzko informazioa duzue jarraian.

    Egoera berezi honetan, ikastaroa segurtasun neurri guztiekin antolatu ahal izateko,zenbait neurri hartu ditugu:

    a) Taldeetako aforoa murriztu da

    b) Izen ematearen iraupena hiruhilabetekoa izango da taldeen homogeneitatea eta segurtasuna bermatu ahal izateko. Horrela,  taldea hiruhilabetean haur berdinekin egongo dela ziurtatzen dugularik.

    d) Protokolo zorrotza ezarri da ikastaroak segurtasunarekin eman ahal izateko (maskararen erabilera, distantziak, higienea…)

     

    * Ikastaroak 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta izango da.

    * Haur denek froga egin beharko dute (ikus froga protokoloa aurrerago)

    * Aurreko ikasturtetik izen emanda dauden haurrak lehentasuna izango dute. Ondoren bazkideak (izena emandako daten arabera) eta azkenik ez bazkideak.

    * Ikastaroen ordutegiak ondorengoak izango dira:

    – astelehenak eta asteazkenak:  17:00  /  17:45  /  18:30

    – astearteak eta ostegunak :  17:00  /  17:45  /  18:30  /  19:15

    * Ikastaroak urriaren 5etik abenduaren 23ra izango dira. Hau amaitzean, haur guztiei baja emango zaie automatikoki eta beste ikastaro ziklo berri bat hasiko dugu.

     

    FROGA EGUNERAKO PROTOKOLOA

    • Froga, izena emanda dauden haur guztiek egin beharko dute (Aurreko ikasturtekoak barne)
    • Hitzordua beharrezkoa da froga egin ahal izateko. Horretarako kiroldegira joan beharko da ordua hartzera. Iraillak 17 eta 18an 10:00 – 12:00 /  17:00 – 19:00
    • Froga egiteko derrigorrezkoa da izen emate orria aurretik beteta izatea.
    • Froga egunak: irailak 22-23-24an 16:00-19:00
    • Froga egunean laguntzaile bakarrarekin etorri ahalko da haurra.
    • Segurtasun neurriak bete beharko dira: maskara, distantzia….
    • Kiroldegira sartzean eskuak garbitu behar dira
    • Harreran egongo den monitoreari izena eta froga orduaren berri eman beharko zaio
    • Kabinetan haurrek aldatzeko aukera izango dute.
    • Haurrak igerilekuan egongo den eserlekuan eseri beharko dira euren ordua iritsitakoan. Puntualitatea eskatzen da pilaketarik ez sortzeko.
    • Frogak irauten duen bitartean, haurren laguntzaileak adierazten zaien gunean itxaron beharko dute.
    • Haurrak laguntzailearen laguntza behar izanez gero, laguntzailea bainu jantziarekin, txankletekin eta maskararekin sartu ahal izango da igerilekuan.
    • Froga amaitu ondoren, 3-4 aldageletan aldatu beharko dira haurrak. Aforoa gaindituz gero, kabinak erabiltzeko aukera egongo da.

     

     

     

Leave a reply

Cancel reply