eu | es |
  • HAUR IGERIKETA URTARRILA

    HAUR IGERIKETA URTARRILA

    1. 3 URTETIK AURRERAKO UMEEI ZUZENDUTAKO IKASTAROA (3 urte 2021eko lehen hiruhilabetean betetzen dutenak barne)

    2. Ikastaroan parte hartu nahi duten ume guztiek bete behar dute izen emate orria (urria-abendu bitartean ibilitakoak barne). Izen emate epea: abenduak 10

    Igeriketako frogak, abenduaren 11an izango dira: 17:00 – 19:00.
    Irailean egin zutenak ez dute egin beharrik. (Ikusi aurrerago froga eguneko protokoloa)

    3. Ikastaroko ordutegiak honakoak izango dira:
    a. Astelehen eta asteazkenak: 17:00, 17:45 eta 18:30.
    b. Astearte eta ostegunak: 17:00, 17:45, 18:30 eta 19:15.

    4. IKASTAROAK 3 HILABETEKO IRAUPENA izango du, urtarrilaren11tik martxoaren 31ra. Ikastaroa bukatzen denean, haur guztiei baja emango zaie automatikoki.

    5. 3 hilabete hauetan ez da alta eta bajarik onartuko. Talde bera hiru hilabetean mantzea izango da helburua.

    6. Bazkideak lehentasuna izango dute.

    7. Zerrendak abenduaren 21ean argitaratuko dira www.antzizar.net

    FROGA EGUNEKO PROTOKOLOA

    1- Froga, izena emanda dauden haurrek egin beharko dute (irailean egin zutenak ez)

    2- Hitzordua hartzea beharrezkoa da froga egin ahal izateko. Hitzordua hartzeko eguna: abenduak 9. Kiroldegian bertan edo telefonoz.

    3- Froga egiteko derrigorrezkoa da izen emate orria aurretik beteta izatea.

    4- Froga eguna: abenduak 11 17:00-19:00

    5- Froga egunean laguntzaile bakarrarekin etorri ahalko da haurra.

    6- Segurtasun neurriak bete beharko dira: maskara, distantzia….

    7- Kiroldegira sartzean eskuak garbitu behar dira

    8- Harreran egongo den monitoreari froga ordua eta izena eman.

    9- Kabinetan haurrek aldatzeko aukera izango dute.

    10- Haurrak igerilekuan egongo den eserlekuan eseri beharko dira beraien ordua iritsitakoan. Puntualitatea eskatzen da pilaketarik ez sortzeko.

    11- Frogak irauten duen bitartean, haurren laguntzaileak adierazten zaien gunean itxaron beharko dute.

    12- Haurrak laguntzailearen laguntza behar izanez gero, laguntzailea bainu jantziarekin, txankletekin eta maskararekin sartu ahal izango da igerilekuan.

    13- Froga amaitu ondoren, 3-4 aldageletan aldatu beharko dira haurrak. Aforoa gaindituz gero, kabinak erabiltzeko aukera egongo da.

Leave a reply

Cancel reply