eu | es |
  • 1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa: udalerriaren araberako tasen zerrenda URTARRILA 18

    1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa: udalerriaren araberako tasen zerrenda URTARRILA 18

    Covid-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua, gaur egun, 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda publikatu da Urtarrilaren 18an. Beasain zerrenda honetan dagoenez, EREMU GORRIAN JARRAITZEN DU.

    Honen ondorioz:

    1) Beasainen mugatu egingo da pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren barrutian.

    Beasaingoak ez diren Antzizar kiroldegiko abonatuek BEHIN BEHINEKO BAJA eskatzeko aukera izango dute UDALERRIAREN PERIMETRO ITXIERA irauten duen bitartean.

    Antzizar kiroldegian eskatu behar da ondorengo bideak erabiliz:
    • Telefonoz: 943-887900
    • Web gunetik: http://www.antzizar.net/zure-eskaerak/bazkideen-baja/
    • Korreo elektronikoz: info@antzizar.net

    Urtarrilean egindako kuotaren kobroa konpentsatuko da, baja iraupenaren arabera hamabostaldika.

    Egoera hau dagoen bitartean ez da kobrorik generatuko eta udalerriaren perimetroa zabaltzen den unetik automatikoki altan ipiniko dira abonatuak.

    2) Bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak,eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.

    3) Kiroldegi osoan (igerilekuetan ezik) maskara erabiltzea nahitaezkoa da. Gimnasioko gune osoan ere maskara erabili behar da une oro.

Leave a reply

Cancel reply