eu | es |
  • ESTALIGABEKO IGERILEKUAK 2021

    ESTALIGABEKO IGERILEKUAK 2021

    EKAINAREN 15ean zabalduko dira.

    BALDINTZA OROKORRAK: 

    * Estaligabeko igerilekuen eremuan aforoa %50 izango da.

    * Erabiltzeko hitzordua hartu behar da.

    * 2 erabilera txanda izango dira:

    a)  11:30 – 16:15                   b)  16:30 – 20:30 (20:00 astebukaeratan)

    Txanda bakoitzaren artean eremua hustuko da eta desinfektaketa lanak egingo dira.

    * Abonatuek hitzorduak 24 orduko aurrerapenarekin hartu ditzazkete.

    * Abonatuak ez direnak, sarrerak salgai izango dituzte. Eguneko sarrera kopuru bat izango da salgai. Txandako helduak 8€ eta haurrak 4€.

    * 12 urtetik beherako adin txikikoak arduradun heldu batekin sartu beharko dira, beste familia eta haurrekin 2 m.ko segurtasun distantzia mantenduz.

    * Estaligabeko igerilekuak sarbide kiroldegitik izango du eta irteera berriz kiroldegiko atzekaldean dagoen parkineko atetik egingo da.

    * Debekatuta dago baloiak, koltxonetak edo antzeko materialak sartzea.

    * Instalakuntzako etzaulkiak ez dira erabilgarri egongo. Erabiltzaile bakoitzak bere etzaulkia ekarri eta etxera eraman beharko du, ezingo dira instalakuntzan gorde.

    *  Belardi eremuak adintarteak edo erabiltzaile motaren arabera egingo da, horrela erabilera eta kontrola desberdindu ahal izateko:

    a) Nerabeak/gazteak/bakarkakoak: bibliopiszina/futbol zelai ingurua                                                                                                                                                                    b)Familiak: plisti-plasta eta igerileku ertainaren ondoan. Irteera ondoko gunea

    * Uretan ere 2 metroko segurtasun distantzia mantendu behar da. Ondorengo aforoak betez:

    Igerileku handia:   90 pertsona                                                                                                                                                                                                                          Igerileku ertaina:  21 pertsona

    * Uretan erabilera handiko momentuetan aforoa bermatzeko bainurako denbora 15 minututara mugatuko da. Denbora hau pasa ondoren, ontzia hustuko da erabltzaile berriak sartzeko. Itxaroten daudenak ilaran itxarongo dute 2 metroko segurtasun distantzia mantenduz. Sarrera eta irteerak desberdinduko dira.

    * Eremu osoan ezin da baloiekin, pilotekin, bestelako jolas edo jokoetan aritu.

    * Estaligabeko igerilekuen eremuan soroslea da arautegia betetzeaz arduratuko dena. Pertsona hau igerilekuan agintari gorena izango da eta bertako arauak betetzen ez diren kasuetan bete beharreko neurriak hartu ahal izango ditu. Langile honekiko errespetua uneoro izan beharko da eta honen aginduetara egon beharko da.

     

Leave a reply

Cancel reply