eu | es |
  • TRX ATE IREKIAK

    TRX ATE IREKIAK

    TRX esekidura bidezko entrenamendu saioak egitea ahalbidetzen duen sistema da, AEBtako armadaren entrenamendu sistemetan oinarritzen dena. Indarra, malgutasuna, oreka eta arintasuna hobetzeko sistema bezala definitua dago eta gailu hauekin “ehunka” ariketa egin daitezke.

    Saio bat probatu ahal izateko irailean ate ireki jardunaldiak eskainiko dira.

    Irailak 21 eta 23an, 10:15 – 11:00 eta irailak 20 eta 22an 19:15 – 20:00, saio batera etortzeko aukera izango duzue ekintza hau probatu nahi duzuenok. Horretarako, kiroldegian izena eman behar duzue, egun eta ordutegi bat aukeratuz.

    Animatu eta probatzera etorri!!

Leave a reply

Cancel reply