eu | es |

SORTUKO DIRA BESTEAK 3_
Eguneroko kirol jarduera ez den bestelako ekintzetarako, instalazioak erabiltzeko eskubidea dute, aurretik ezarritako baldintzak bete eta erabilera horri dagozkion prezioak ordaintzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, klubek, elkarteek eta aipatutako bestelako entitateek.

Kirolezkoak ez diren jardueretarako instalazioak alokatzeko prozeduraz:

1. Interesatuak eskabide idatzia bidali beharko du. Eskabidean jardueraren datu orokorrez gain, enpresa, pertsona fisiko edo erakunde eskatzailearen datuak agertuko dira. Ezinbestekoa da instalazioan egin nahi den ekintzaren xede nagusia zehaztea.

2. Idatziz erantzungo zaio eskaerari  ahalik eta azkarren.

3. Lau eskaera modalitate daude eta bakoitza dagokion tarifarekin:

a)    Orduko eskaera.

b)    Gehienez 6 orduko eskaera.

c)    Egun erdiko eskaera: gehienez 12 ordu.

d)    Egun osoko eskaera: gehienez 24 ordu.

Ezarritako orduetarako, instalazioa desmuntatuta eta garbitzeko prest egon behar duela ulertzen da.

4. Eskabidea onartuz gero, erabili behar den instalazioari dagokion bermea ezarriko da.

5. Eskatzaileak 5 egun izango ditu berme gisa ezarritako diru-kopurua uzteko eta erreserba baliagarritzat jo ahal izateko. Bermea ez da itzuliko antolatzaileak ekintza bertan behera utziz gero.

Ekintza jakin baterako gordetako eguna erabili gabe dagoen beste batera alda daiteke bermea galtzeke.

Instalazioan kalterik ez dagoela egiaztatu ondoren, bermea itzuliko da.

D

6. Ekintza egin baino 2 aste lehenago, eskatzaileak honako hauek bete beharko ditu:

a) Instalazioa uzteko agiria izenpetzea.

b) Instalazioa uzteagatiko tasa ordaintzea.

c) Jarduera babesten duen Erantzukizun Zibileko poliza aurkeztea, kontratuan zehazturiko zenbateko haina, baita ordaindutako polizaren egiaztagirira ere.

d) Instalazioko arduradunekin bilera tekniko bat izatea.

7. Ekintza hasi baino 48 ordu lehenago eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Sailak edo Beasaingo Udaletxeak emandako baimena aurkeztu beharko du.

8. Saltzeko eskubidea eta Taberna zerbitzua instalazioarena da bakarrik eta ez doa lagapenarekin batera.

9. Sustatzaileak baimen, lizentzia eta abarrak izapidetzeagatiko gastuak ordaindu beharko ditu, baita egile-eskubideak eta egingo den ekintzak eragindako estatu, probintzia, edo udaleko zerga mota guztiak ere. Era berean, sustatzailearen esku egongo dira ikuskizunaren aurreko publizitate gastuak eta horri dagozkion zergak; eserlekuak alokatu, ezarri eta kentzeagatiko gastuak; zaintza eta txarteldegietako langileen gastuak; eskenatokia eta harmaila osagarriak muntatu, desmuntatu eta garraiatzeagatiko gastuak; kantxan moketa ezartzeagatiko gastuak; eta aipatu ez arren, Antzizar Kiroldegiaren erantzukizunekoak ez diren gainontzeko gastu guztiak ere.

10. Antzizar Kiroldegiaren kontura izango dira argindarra, garbiketa eta lagapena bitarteko orduetan langileek lan egindako orduengatiko ordainketa.

11. Antzizar Kiroldegiak zehaztuko du zenbat langile behar den segurtasun, txarteldegi eta sarreretako zerbitzuetarako. Langile horiek guztiak, ikuskizunaren muntaketan zuzenean zein zeharka parte hartzen duten gainontzeko langileen antzera, antolatzaileak bere kontura kontratatu beharko ditu.

12. Antzizar Kiroldegiak arduradun bat izendatuko du jarduerarako, ateak ireki eta ixtea izango da haren zeregina eta jardueran zehar sor daitezkeen larrialdiak konpontzen behar den laguntza emango du.

13. Sustatzaileak ez die utziko baimenik gabeko ibilgailuei eta bestelako oztopoei hesituriko segurtasun-aldean egoten.

14. Ezin izango da esparruan sartu jarduerarako jarritako gehienezko ikusleen kopurua baino gehiago.

15. Kontratatutako ekintza antolatzen parte hartzen duten eta bertan den jendearen ordenaz eta jokaeraz arduratuko da sustatzailea.

16. Instalazioetan sortutako kalteak ordaintzeko konpromisoa hartzen du sustatzaileak.

17. Antzizar Kiroldegiak bere instalazioak ez lagatzeko ahalmena erreserbatzen du horren bidez lehenagotik emandakoren bat kaltetuz gero.

ZURE ESKAERA EGIN