eu | es |

Zerbitzu hau Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioaren ekimena da, herritarren jarduera fisikoa planifikatzen laguntzeko, programa erabiltzaile bakoitzaren neurrira egokituz, baita egiteko aukerak edonorri erraztuz. Herritarrei eguneroko jarduera fisikoa egiteko aukera errazteko eta jarduera sedentarioetan igarotzen den denbora murrizteko eta, hala, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko xedea du. Osasunerako jarduera fisikoa izango da zerbitzuaren ardatz nagusitzat.

Zerbitzuaren honen bidez, jarduera fisikoa egiten hasteko zein hura egiteari denboran zehar eusteko ahalegina egin nahi da.

Kirol Kontsultategitik erabiltzaileentzako ardura zerbitzua eskainiko du Antzizar Kiroldegiak.

Bestalde, gomendioak emateaz gain, esparru bat eskeiniko da, herritarrak, Osasun Zentroko medikuak eta Antzizar Kiroldegiko beste kirol teknikari eragile batzuen artean.

DOAKO KONTSULTA ZERBITZU PERTSONALIZATUA

ASTEARTEA: 18:00 – 20:00

OSTEGUNA: 12:00 – 14:00

ZURE ESKAERA EGIN