eu | es |
  • LOINAZ TXIRRINDULARI ELKARTEA

    LOINAZ TXIRRINDULARI ELKARTEA

    Beasainen txirrindularitzaren sustapena eta garapena Loinaz Txirrindulari Elkartea eta Kirolaren Udal Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez adostu da. Loinaz Txirrindulari Elkartea da Beasainen txirrindularitza praktikatzeko erreferentziazko elkartea eta herritarrei txirrindularitza federatuan egiteko aukera eskeintzeko ardura berak du.   Lankidetza hau gauzatzeko orduan kontuan hartu dira elkartearen gizarte eragina, beasaindarren parte-hartzaile kopurua, entitatearen finkatze maila eta erakutsitako ibilbide aparta.

  • HERRI KIROLAK: Iñaki Azurmendi

    HERRI KIROLAK: Iñaki Azurmendi

    Beasaingo HERRI KIROLAK jardueraren erreferentziazko kirolaria dugu Iñaki Azurmendi Peñagarikano. Gure kirolaren sustapena bideratu nahian Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta Iñaki Azurmendik adostu dute elkarrekin duten lankidetza-hitzarmena urtebetez luzatzea. Kirolaren Udal Fundazioak kirol eragileen jarduera, nola bestelako erakunde publiko nahiz pribatuena, bideratzen du, kirolaren sustapenari begira egiten duten lana indartzea garrantzitsua denean. Fundazioak zentzu honetan

  • BEASAINGO MENDI ASTEA

    BEASAINGO MENDI ASTEA

    Arrastaka Mendi Taldeak Beasaingo VIII Mendi Astea antolatzen du, azaroaren 9tik 14ra. Mendizaletasunaren alderdi desberdinen gaineko emanaldiak ikusi ahal izango dira: eskalada, mendiko eskia, goi mendiak. Programaren barnean lau ikusentzunezko izango dira, azaroaren 9, 10, 11, 12an, arratsaldeko 19:30ean. Aurtengo berrikuntza, emanaldien lekua izango da: aurtengoan Igartza Jauregian izango dira aurkezpenak. Horrez gain, azaroaren 14an,