eu | es |
  • TRIGOI TRIATLOI TALDEA

    Digital image

    Digital image

    TRIGOI TRIATLOI Taldearen eta Kirolaren Udal Fundazioaren arteko lankidetzaren bitartez herrian Triatloi jardueraren sustapena eta garapena bideratzea adostu dute. Helburu nagusi honekin 2015/2016 denboraldiko hitzarmena sinatu dute Elena Ruiz.ek eta Jonathan Lorientek, Fundazioko eta Trigoi elkarteko lehendakariek.

    Arriarango_duatloia

    Trigoi Taldeak bere egitura sendotzeko zenbait ekimen martxan ipini nahi ditu. Goierri osoko 30 kirolari federatu dira gaurregun taldea osatzen dutenak. Aurten kirolariei arropa berria eskeintzea dute helburu, baita beraientzat teknifikazio ikastaroak antolatzea. Bestalde, Arriarango Mendi Duatloia Intxaurpe Elkartearekin batera antolatzen jarraituko dute. Beste kirol jarduera batzuk antolatzen ere lankidetza eskeiniko du elkarteak. 

    trigoi3

    Trigoi Triatloi Taldeak kirola sustatzeko konpromezua hartu du eta triatloian hasi edo taldekide izan nahi duen edonorrentzat ateak zabalik ditu. Egoitza Antzizar Kiroldegian dute.

    Harremanetarako telefonoa: 630 661 045

    Posta elektronikoa jloriente001@gmail.com

    TRIGOI4

     

     

Leave a reply

Cancel reply