eu | es |

arauak_goiburua

Antzizar Kiroldegiaren instalazio eta gainontzeko zerbitzuak erabiltzeko eskubide, betebehar eta baldintzak arautzea du helburu Erregelamenduak, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Heziketa Fisiko eta Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legean, Estatuko Buruzagitzaren urriaren 15eko 10/1990 Legean eta ezargarri diren gainerako xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Instalazioak behar bezala erabil daitezen, Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoak Β Erregelamenduan eta Arauetan xedaturikoa argitu, garatu edo aldatzeko ebazpenak emateko eskubidea izango du, kudeaketaren esleipendunaren eta instalazio horietako langileek egin litzaketen ohar eta iradokizunen kalterik gabe.