eu | es |

Gobernu organoak
 
Antzizar Kiroldegiaren berritze obrak Beasain Lantzen S.A  burutu zituen eta instalazioaren titularitza entitate honi dagokio.

Beasain Lantzen S.A.-ren Administrazio Kontseiluak 2006ko ekainaren 13an Antzizar Kiroldegiaren kudeaketa integralaren adjudikazioa 15 urterako gaur Instalaciones Deportivas Masquatro S.L. osatzen duten enpresen elkarteari egin zion.

Adjudikazio honen helburua da ANTZIZAR KIROLDEGIAren osotasunezko kudeaketa bideratzea. Instalaciones Deportivas Masquatro S.L. oso‑osorik hartu ditu bere gain kirol‑instalazioek herritarren beharrizanak asebetetzeko dituzten zeregin eta eginkizunak. Zerbitzuaren definizioa eta bere ezaugarriak, une oro ere Beasain Lantzen S.A.ren eskumenekoa izango da, ez baitio uko egin eta Zerbitzuaren titular izateari.

Alabaina, Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuaren Fundazio Publikoa  izeneko erakunde titularrak dituen eskuduntzak kontuan hartuta, Antzizar Kiroldegiaren kudeaketari begira, Beasain Lantzen S.A.k beti ere Udalaren Erakunde Autonomoaren zuzendaritzapean jardungo du, izan ere, erakunde hori arduratuko baita zerbitzuak antolatu eta ikuskatzeaz, baina Beasain Lantzen S.A.k Kirolgunearen kudeaketa, hirugarrenekin kontratatu izanaren kalterik gabe.

Beasain Lantzen
Beasain Kirol Fundazioa
masquatro instalazioak