eu | es |

BEASAIN_K_F_goiburua

Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoa Beasaingo Udalaren erakundea da. Bere funtsezko eginzkizunak dira Udalerrian hezkuntza fisikoa eta kirola eragin eta sustatzea bere maila eta espezialitate guztietan, Antzizar Kiroldegiaren eta udalerriko beste kirol eta jolas instalazioen kudeaketa eta eskuduntza esleituak dituzten edota arlo funtzional honetan zerbitzuak prestatzen dituzten erakundeekin elkarlana egitea.

2004ko irailaren 30ean, Kirolaren Udal Fundazioko Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen Udalaren esku uztea, Beasaingo kirol gunea handitu eta birmoldatzeko obrak kontratatzea nahiz kirol-instalazioak kudeatzea. Beasaingo Udalak berak, 2004ko urriaren 13an egindako Osoko Bilkuran, Beasain Lantzen S.A.ri esleitu zion Beasaingo Kirolgunearen birmoldaketa eta zabalkuntza eragiteko ahalmena eta baita kirol‑instalazioak kudeatzekoa ere.

Alabaina, Kirolaren Udal Erakundea izeneko Organismo Autonomoak titular gisa dituen eskuduntzak, hots, Estatutu arautzaileetako 4. artikuluan definituta daudenak, kontuan hartuta, Beasain Lantzen S.A.‑k edo kasua bada instalazioen zerbitzuak kudeatzeko beronek kontratatutako enpresak, beti eta une oro, Udal Fundazioaren gidaritzapean jardun behar du eta Fundazioa arduratuko da beti eta une oro zerbitzuak antolatzeaz eta ikuskatzeaz.

Beasaingo Kirolaren Udal Erakundeak une oro honako ahalmen hauek izango ditu bere esku

a) Instalazioen egoera eta erabilpen ona zaindu, kontratua, onetsitako plegu hauek eta gainerako kudeaketa‑planak betearaziz.

b) Emakidadunaren kudeaketa fiskalizatu, egokia iruditzen zaion une oro informazioa eskatuz eta, kasua bada, behar bezalako kudeaketa egiteko beharrezkoak diren aginduak eman.

c) Esleipendunari behar duen babesa eman zerbitzua zuzen bete ahal izan dezan.

d) Udalerrian kirola sustatu giza garapenaren faktore garrantzitsua delako.

e) Udalerriko ikastetxe guztiei Kirolguneko instalazioen erabilpenaz baliatzeko aukera eman, beren hezkuntza fisikoko egitarauak gara ditzaten.

f) Udalerriko kirol-elkarte guztiei Kirolguneko instalazioen erabilpenaz baliatzeko aukera eman, hala nahi dutenen kirol‑etekina hobetzeko aukera emanez.

g) Kirolguneko instalazioen erabilpena koordinatu, udalerriko ikastetxeek eta kirol‑elkarteek ongi erabil ditzaten.

h) Kirolgunerako Zerbitzuen eta Barne‑funtzionamenduaren Araudi Orokorra onestea, aldatzea, zabaltzea eta indarrean jartzea proposatu.

i) Kirolguneko langile‑plantilla, bere aldaketa edo zabalkuntza gainbegiratu.

Kirol Zerbitzuko Fundazio Publikoko Zuzendaritza Batzordeko kideen izendapena Udalbatzari dagokio. 2011-2015 legealdiari dagokio eta gaurregungo Zuzendaritza Batzordea osatzen dute

Lehendakaria:

Asier Sarriegi Zumarraga

(BILDU)

Bokalak:

Iñigo Arrese Artabe(EAJ-PNV)

Garbiñe Zurutuza Fernandez (ARALAR)

Ana Crespo Blanco

(PSE-EE)

Josi Insausti Mujika

(H1)

Julio Herreros Serna

(PP)

Idazkaria:

Jon Alcayaga Lamy

(Zuzendaria-Kudeatzailea)