eu | es |

INGURUMENA 2_

BEASAIN KIROL FUNDAZIOAK, udal kirol zerbitzuak antolatu eta ikuskatzen dituen Beasaingo Udalaren Erakundeak, bere gain hartu ditu ANTZIZAR Kiroldegiarentzat UNE EN ISO 14001:2004 Arauak aipatutako Ingurugiro Kudeaketaren Oinarriak eta hauek berresteko konpromezua hartu du. Hau honela izanik, Arau horretan aipatzen diren lanabesak aplikatuz eta lege internazionalak markatzen duen ildoari jarraiki doan ingurugiro politikarekin, lan sistema hobetu eta Beasaingo ANTZIZAR Kiroldegiko jarduerak ingurugiroan duen eragina murriztea izango dugu helburu.

Egindako ekintza guztiak dokumentatu eta indikatzaileen bitartez gure ingurugiro jarduera neurtzea izango da lan egiteko modua, hau dena Antzizar Kiroldegiko langilegoaren partaidetzarekin egingo delarik.

Honela bada, gure ingurugiroarekiko konpromezua tinkoa izanik, egunez egun gure gestio sistema hobetzea dugu helburu. Konpromezu honen oinarriak dira

1.- Etengabeko hobekuntza: instalazioen funtzionamentuaren parte diren prozesuak aztertu eta optimizatzea.

2.- Jardueraren ingurugiro inpaktua murriztea: kutsaduraren prebentzioaren bitartez, baliagai naturalen kontsumoak optimizatuz (ura, elektrizitatea, gasa…) eta hondakinen produkzioan, bai kualitatiboki eta kuantitatiboki ere, lehengaien eta produktuen arriskugarritasuna azpimarratuz.

3.- Ezohiko egoerei atxikitutako arriskuak kudeatzea.

4.- Interesatutako alderdi guztien artean komunikazioa eta elkar ulertzea uztartzea. (erabiltzaileak, hornitzaileak, langileak…)

ingurugiro_politika_450_200
ingurugiro_praktika_onuragarriak_450_200