eu | es |

INGURUMENA 1_

Ingurugiroaren alde egin ditzakezun zenbait ekintza positibo

1.- Ohitura erraza batzuk jarraituz ur-kontsumoa nabarmenki jeitsi dezakegu. Aurrezteko aukerak aipatzen dizkizugu, Antzizar Kiroldegian ura erabiltzeko unean neurri arduratsuak hartu ditzazun:

– Dutxetan eta iturrietan jariorik edo edo urik botatzeari uzten ez duen zisterna ikusten baduzu, kiroldegiko harreran informatu mantenimenduko langileei jakinarazteko.

– Iturri bat edo dutxa irekia ikusten baduzu arrazoirik gabe, itxi ezazu.

– Ez zaitez egon dutxaren azpian behar dena baino gehiago. Gorputza xaboitzen duzun bitartean dutxa itxi.

– Ikusten baduzu dutxetan edo aldageletan erabiltzailerenbat ura barra-barra gastatzen edo erabilpen oker bat egiten, batez ere haurrak oraindik behar adinako kontzientziarik ez dutelako uraren erabilpenean, zerorrek komentatu iezaiozu edo kiroldegiko harreran informatu.

– Ez ezazu komuna paperontzi gisa erabil. Komuna ez da paperontzia.

– Igerilekuen ur kalitatea mantentzen lagundu ezazu. Bainua hartu aurretik dutxa hartu eta uretan ez ezazu txiturik bota edota pixarik egin. Denok bainuaz gozatuko dugu eta ur gutxiago berrituko dugu uraren kalitatea mantentzeko.

2.- Arrazoirik gabe argia piztuta ikusten baduzu, itzali edota harreran jakinarazi. Pilotalekuetan, kiroletako pistan edo dagokion esparruan jarduera amaitzean kiroldegiko harreran jakinarazi argiak itzaltzeko.

3.- Antzizar Kiroldegira etortzeko erabili ingurugiroarekiko jasangarriak diren garraio motak. Txirrinduak uzteko tokia badugu.

4.- Birziklatzen lagundu iezaiguzu. Antzizar Kiroldegian sortzen ditugun ondakin guztiak banatzen ditugu. Agortutako plastikozko gel, xaboi edo xanpu poteak, freskagarrien latak, zuku brikak, plastikozko poltsak edota aluminio-paperrak horretarako prestatutako edukiontzietara botatzea arren eskatzen dizugu.

5.- Zure iritzia ere jakin nahi dugu, eta  iradokizunenbat baduzu hobetzen joan gaitezen, iradokizun orriak eskuragarri dituzu, zure ideiak gugana hel daitezen. Kontsultarenbat egin nahiko bazenu, edo instalakuntzak ezagutu, kiroldegiko harreran esatea besterik ez duzu edo bestela honako helbide elektronikora idatzi: ¿¿¿¿@????