eu | es |

I

Erabiltzaileen Zerbitzura

Antzizar Kiroldegian gure erabiltzaileen eskaerak asetzen saiatzen gara, eta egunero arduratsuagoak izaten laguntzen duten politikak eta ekintzak aplikatzen ditugu. Konfiantzazko zerbitzuak eskaintzen laguntzen diguten eta gure erabiltzaileen beharrik zorrotzenei erantzuten dieten printzipioetan oinarritzen gara.

Egunez egun gugan konfiantza duten erabiltzaileak gogobetetzea da gure konpromisoa. Aurrekoagatik eta gure zerbitzua are egokiagoa izan dadin, Antzizar Kiroldegian kalitatezko zerbitzua eskeintzeko konpromezua dugu.

Kalitatzeko Zerbitzuak

Antzizar Kiroldegia eta Instalaciones Deportivas Masquatro, S.L. liderrak dira bere sektorean, zerbitzu aukera zabalagatik ez ezik, zerbitzu-kalitaterik onena eskaintzen saitu ere saiatzen garelako.

Instalaciones Deportivas Masquatro S.L. ziurtagiria duen enpresa da eta ISO 9001 araudiaren bidez kudeatzen du Antzizar Kiroldegia. Gainera, berrikuntzaren, segurtasunaren eta teknologia eraginkorrenaren bila gabiltza beti Antzizar Kiroldegian. Egunez egun gugan konfiantza duten bezeroak helburu ditugulako.

Bikaintasuna gure helburuetako bat da, eta, horregatik, Antzizar Kiroldegian egunero ahalegintzen gara gure zerbitzuak hobetzen.

ISO 9001:2008 Ziurtagiria

Antzizar Kiroldegian erabiltzaileez, naturaz eta gure jarduerek ingurumenean eta langileen segurtasunean eta osasunean duten eraginaz kezkatzen gara. Kalitatearen ISO 9001:2008 Araudiaren ziurtapena berritu dugu, eta, horrekin, Kalitatearen  Kudeaketa Sistema Integratua ziurtatzen dugu. Ziurtapen hau gure jarduera guztietan bikaintasunarekin dugun konpromisoa erakusten dute.