Antzizar Kiroldegia urte osoan zehar erabili eta goza dezakete herritarrek. Bere instalazioak edozein adin eta baldintzetako erabiltzaile mota guztientzako prestatuta daude, bai partikularrentzat, familientzat, kirol elkarteentzat edo ikastetxeenzat. Mota honetako Kirolgune batek elkarren topagune izateko lekua eskaintzen die herritarrei, komunikazioa eta elkarbizitza sustatuz. Erabiltzaile orok aurkituko du bere esparrua.
Testuinguru horretan, gaurko eta etorkizuneko errealitate desberdinentzako marko bat diseinatu zen, gaur egungo zerbitzuei egokitua bakarrik ez, laster etorriko den etorkizunarekiko ere ikuspegi zabalarekin zerbitzuak prestatuz.
Kirolgunea, kontzeptu gisa, puntu bakar batetik abiatuta erabiltzaile‑talde desberdinak hartzeko antolatuta dago. Eraikuntza‑proiektuak instalazioak multzo bakarrean sartu zituen eta makineria guztia bateratu zituen, etekin hobea lortzeko eta bere funtzionamenduan eskala‑ekonomia lortzeko.