eu | es |

BALNEARIUM TERMAK

Salus Per Aquam. Antzinako erromatar zibilizazioan ura osasunerako elementu gisa erabiltzeko zaletasuna eta gustua sortu zen; horretarako hezetasun maila desberdina zuten gela itxietan tenperatura maila desberdina zuten ura erabiltzen zen. Toki horiei “Terma” esaten zieten.

Eremu honetan ur beroko eta ur hotzeko tratamenduak bateratzen dira, hezetasun maila desberdinak dituzten eremuetan izerdi prozesua, erlaxazio eta ur-masai saioekin txandakatuz.

Instalazio modernoenak dituen zentru honetan atsedena emango diegu gorputzari eta buruari. Antzizar Kiroldegiak ongizatea eta gorputza zaintzeko aukera eskeintzen dizu.

Erreakzio fisiko osasuntsuak
  • Azaletik kutsadura askatuko dugu, ezkatatzea ahalbidetuz.
  • Toxina ugari botako ditugu, eta horrenbestez, gaixotasun askoren aurrean prebentziorako tratamendua izango da guretzat.
  • Gorputzeko odolaren garazpena hobetuko dugu barrualdetik kanpoaldera, ondorioz, hobeto egokituko gara aldaketa klimatikoetara.
  • Bihotza minutuko 60-80 taupada izatetik 110-140 izatera pasako da, beraz, arteria koronarioak zabaldu egingo dira.
  • Beroak giharrak erlaxatzen ditu, minak arintzen ditu, arnasketa hobetzen du eta bronkioak zabaltzen ditu.
  • Gorputza suspertuko dugu.
  • Metabolismoa bizkortuko dugu.

Esparru bakoitza erabili aurretik ongi informatu behar gara eta adierazitako  gomendioak jarraitu behar ditugu. Sarrera debekatua dute heldu batekin sartzen ez diren 16 urtez azpikoek, baita gaixotasun infektzioso eta kutsakorrak eta patologia akutuak, bihotzekoak eta batez ere tentsio baxua dutenek.

Balnearium-Termak ondorengo eremuak ditu

hidroterapia_igerilekua_150_250 saunak_150_250bainu_turkiarra_150_250dutxak_150_250izotz_iturria_150_250erlaxazio_eremua_150_250