eu | es |

KIROLETAKO ESPARRUAK

Erabilpen aukerak

Kirol guneak erabil ditzaketenak: banakako erabiltzaileak (harpidedunak direnak eta ez direnak), talde antolatuak, elkarteak, kirol klubak, ikastetxeak eta ikastaro eta zerbitzuak kontratatzen dituzten lagun edo entitateak, ezarritako programazio eta orduen barnean.

Instalazio desberdinen erabilpen aukerak Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuak programatuak izango dira, erabili behar dituen erabiltzailearen izaeraren arabera.

Eskola orduetan zehar pilotalekuak eta estalitako pabilioia Beasaingo ikastetxeetako hezkuntza fisikoko  klaseetarako izango dira batez ere.

Kirol pabiloiaren eta pilotalekuen erreserben programazioan, gauean ordutegiko tarte bat gordeko da Beasaingo Kirol Federatuaren erabilerarako. Egunero ordu tarte bat gordeko da erabiltzaile partikularren eta bazkideen erabilerarako ere.

Gainontzeko kirol instalazioak jarduerentzat, ikastaroentzat eta erabiltzaile partikularrentzat izango dira.

kiroletako_pabilioia_150_250 pilotalekuak_150_250 arkuzko_jaurtiketa_aretoa_150_250 arrokadromoa_150_250 mahai_tenisa_150_250 jardueretarako_gimnasilekuak_150_250