eu | es |

KIROLETAKO ESPARRUAK

Arkuzko jaurtiketa aretoa, bere espezialitate desberdinetan Arkuzko jaurtiketan aritzeko erabiliko da.

Arkuzko jaurtiketa aretoa erabiltzeko ezinbesteko baldintza izango da urteko Federazioaren Lizentziaren jabe izatea edo Ikastaro baten bitartez Arkuzko jaurtiketaren Kirol eskolara joatea.

Jaurtiketa distantzia denboraldiaren arabera FITA arautegiak ezarritakoa izango da. Denboraldi bakoitzaren datak Areto edo Kanpoko Espainiako Txapelketek ezarriko dituzte. Jaurtiketa denborak FITA arautegiaren arabera semaforoaren bidez kontrolatuak izango dira.

Arku baten gehienezko potentziak ezingo du 60 liberatik pasa. Honela ez bada kale motzean ezarritako dianara bakarrik jaurti ahal izango da. “Zuykey” erako gezi muturrak edo hodiaren diametroa baino handiagoak diren muturrak debekaturik daude. “Bulge” edo “AFC” erako muturrak baimenduak daude.

ESKAERA