eu | es |

ARROKADROMOA

Josepe Elorza artistak eta Kepa Artano eta Txoma Barriola eskalatzaieak 1991. urtean egindako arrokodromoa.

Eskalada praktikatzeko gauza ederra den instalazioa egitea zen asmoa. Eskaladarako hiru dimentsiotako gunea.

Bolumen handiko eskultura dugu “Igeldoko Harria”. Mendi artifiziala, kaliza eta hareharria imitatzen dituen harkaitz-blokea, eskalatzeko hiru bide dituena. Naturako parajearen eredu bilduan oinarriturik egina da, elkarlotutako moduloez pieza bakarra landuaz, horrela estetika luzatu eta arrokadromoaren gune osoko edertasun handieneko elemenatua osatzen delarik.

Bolumenak orma bertikal aldearen perspektibatik hurbiltzen gaitu, haitzaren lajetatik hasi eta harearrizko pieza handiz osatutako amildurantz garamatza, sabaiarekin planuen intersekzioz, kalizazko harri nagusiraino eta honen harreharre eta kalizazko harlauza handiraino.

Muntaia hau airean egindako egitura bat da, kiroldegiko sabaiaren egitura metalikotik hasi eta orma bertikaleraino doana.

Eskalada praktikatzeko aukera bat eskeintzen digu.

Banakako erabiltzaile gisa arrokodromoa erabiltzeko, ezinbesteko baldintza izango da Mendiko Federazioaren Lizentziaren jabe izatea, eta instalaziora sartzeko txartela aurkeztu beharko da. Talde antolatuak, elkarteak. Kirol klubak. ikastetxeak eta ikastaroak instalazio hau erabiliko dute horretarako ezarritako programazioaren barnean.

ESKAERA

ARROKADROMOA