eu | es |

KIROLETAKO PABILOIA

Kiroletako Pista: 45 x 27 m

Instalazio hau erabiliko da areto kirol desberdinetarako, soin hezkuntzarako, baita erabiltzaileen aisirako eta prestakuntza fisikorako.

Kiroldegiko kantxara, gomazko zoladun kiroletako oinetako eta arroparekin bakarrik sartu ahal izango da.

Kiroletako pista 3 zatitan erabiliko da, ordu-programazioaren arabera. Erabili ahal izateko aurretiaz eskatu beharko da. Aurretiazko eskaera hori zati eta aldi baterako izango da.

Honela eska daiteke instalazioa

a) Denboraldi osorako. Beasaingo Udalaren Kirol Zerbitzuaren plangintzaren arabera.

b) Aldi baterako. instalazioa orduren batean libre badago. Kasu bakoitzerako ezarrita dagoen erreserba prozeduraren arabera egingo da erreserba.

ESKAERA

KIROLETAKO PABILOIATXIKIA