eu | es |

IGERI EGITEKO EREMUA goiburua

Ur-azalera: 250m2

Sakonera handiena: 1,40 m. Igeri egiteko gunean (denean berdina).

Igeriketarako kale‑kopurua: 5

Uraren tenperatura: 27º

Igeri egitea ariketa erraza eta gozagarria, da eta gure ongizatea areagotzen du.

Igeri egiteko eremua kale eta gune bakoitzeko ordu-programazioaren arabera erabiliko da. Programazio hori  adierazita egongo da instalaziorako sarreran eta igerilekuan.

Igerilekuko kaleak erabiltzaileen igeriketa edo bainu librekoetarako, ikastaro, ikastetxe, eta kirol entrenamenduetarako programatuko dira. Horrela, erabiltzaileek igerilekuen aprobetxamendu egokiagorako ezarritako gune eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte.

Erabiltzaileen igeriketarako kalea

Kalearen eskuin aldetik egin behar da igeri, geratu gabe. Atsedena hartzeko ezingo da geratu kale-muturretan eta horretarako bainu librerako esparrura jo beharko da. Erabiltzaileek igeri egin dezaten kale bat baino gehiago egonez gero, nork bere mailarako egokiena den kalea erabiliko du, bestei arazorik ez sortzeko.

IGERI-EGITEKO-EREMUA_960