eu | es |

SARRERA

Antzizar Kiroldegiaz gozatzeko behar duzun guztia atari honetan aurkituko duzu.

Instalazioen Erakustoki

Beasaingo Udala titularra duen Antzizar Kiroldegiko Kirolguneko instalazioak, kirolaren, ariketa fisikoaren eta gorputz-hezkuntzaren sustapenerako izango dira baina baita kiroletako eta kulturako ikuskizunentzat ere. Instalazioak, uneren batzuetan halaber, gizarte arloko jardueretarako ere erabili ahal izango dira jarduera horiek, kasuan kasu, ezarritako baldintzak betetzen dituztenean eta Beasaingo Udalaren baimena dutenean.

Zerbitzu Eskaintza

Jarduera fisikoen eta kirol‑jardueren egitaraua gaurko eta etorkizuneko ikuspegi handi eta zabalari begira aurkezten dizugu. Antzizar Kiroldegiko zerbitzuek herritarren sektore guztien beharrizanei erantzutea dute helburu. Erabiltzaile guztiek eta bakoitzak bere jarduera aurkituko du, beraz, jarduera fisikoen eta kirol‑jardueren egitarauak, ondorengo helburu zehatzetara bideratutako zerbitzuak ditu:

  • Osasun‑arlokoak
  • Hezkuntzakoak
  • Jolas eta aisialdikoak
  • Terapiakoak
  • Atsedenekoak
  • Giza harremanetakoak
Antzizar Online

Antzizar.net bitartez etengabeko arreta‑eskaintza pertsonalizatua eskaini nahi dizuegu. Zure esanetara gaude. Beraz, aurrera…

Antzizar kiroldegia kanpotik