eu | es |

ANTZIZAR KIROLDEGIko abonatu, Beasainen erroldatutako edo erroldatu gabeko pertsonak izan daitezke beti ere jarritako prezioak ordaintzeko prest baldin badaude. Zerbitzuen eta instalazioen ahalmenik handienari begiratuta, Udalak bere esku gordetzen du abonatuen kopurua mugatzeko eskubidea. Egin litekeen edozein itxaron‑zerrendatan ere, Beasainen erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.

ANTZIZAR KIROLDEGIko abonatuak, instalazioetan eskaintzen diren eta titularitate publikoa duten zerbitzuetako abonatu izango dira. Ezein kasutan ere ez dira zerbitzuen zeharkako kudeaketa egiten duen esleipendunaren erabiltzaile edo bazkide izango.

Abonatu izaera pertsonala eta eskualdatu‑ezina da.

Abonatuentzako sarrera librea

Abonatuek sarrera librea izango dute Antzizar kiroldegiko instalazioetara instalazio horiek jendearentzat irekita dauden egunetan eta ordutegietan. Bazkide izaerak ur-parkea, balnearium-termak, aldagela, dutxa eta takilak dohainik erabiltzeko aukera eskeintzen du, baita aurretik eskatutako eta erabilgarri dauden bestelako instalazioak, bakoitzari dagokion arautegiaren arabera. Bestalde, Antzizar Kiroldegiko jarduera eta ikastaroen eskaintzak bazkideentzat tarifa bereziak aurrikusten ditu beherapen garratzitsuekin.

Honako bi abono mota hauek bereiziko dira

EPERIK GABEKO ABONOAK. Izena ematean matrikula ordaintzen da eta  bazkidetza mugagabea da. Kuotak hilabetekoak dira. Baja emateko nahikoa da hilabetea hasi aurretik hau eskatzea horretarako ezarritako jardunbidea erabiliz.

EPEA MUGATURIK DUTEN MATRIKULARIK GABEKO ABONOAK. Hilabete baterako edo udako denboraldirako bazkide egiteko aukera dago. Ez da matrikularik ordaintzen bainan bazkidetzak epe mugatua du.

Era berean, ondorengo kuota motak bereizten dira

-FAMILIA: Bizikidetasun unitatea osatzen duten pertsonak, beti ere 20 urte bitarteko seme/alabekin.

-BANAKAKO HELDUA: 18 urtetik aurrera.

-BANAKAKO HAURRA: 18 urte bitarteko guztiek izan dezakete izaera hori.

-BANAKAKO ADINEKOA: 60 urtetik aurrera.

-GAZTE TXARTELA: Gazte Txartela eguneratua duten 18 – 26 urte bitarteko gazteak.

-FEDERATUAK: Udal Kirol Zerbitzuarekin horrela hitzartuta duten kirol elkarteko partaideak.

BESTELAKO HOBARIAK

Beasaingo Udalak baliabide ekonomiko baxuko beasaindarrentzat hobariak aurreikusten ditu. Hobaria osoa edo partziala izan daiteke interesdunaren baliabideen arabera. Dagokion prozedura jarraituz eskaera Udaletxean aurkeztu behar da.

tarifak_450_200
ATALEN_PLANTILLA_HORIZONTALA_2_ZUTABE_450