Pertsona denak Antzizar Kiroldegiko erabiltzaile izan daitezke, instalazioak jendearentzat irekita dauden egunetan eta ordutegietan, erabilerari dagokion sarrera ordaindurik.
Orokorrean, sarrera ordainduz instalazioetara abonatuen baldintza berberetan sartu ahal izango da egun osoan zehar. Sarrera ordaintzeak ur-parkea, balnearium-termak, aldagela, dutxa eta takilak dohainik erabiltzeko aukera eskeintzen du, baita aurretik eskatutako eta erabilgarri dauden bestelako instalazioak, bakoitzari dagokion arautegiaren arabera.
Heldua, 18 urtetik aurrera: 11,20 €
Haurra, 18 urte bitartean: 5,60 €
Orokorrean, helduekin batera joaten diren 5 urtetik beherako umeek sarrera doan izango dute.
Talde eta elkarteentzat sarrera: Salneurri bereziak.