eu | es |
  • KIROL EGOKITUA EZAGUTU ETA PROBATU

    KIROL EGOKITUA EZAGUTU ETA PROBATU

    Larunbatean, ekainak 25, Antzizar Kiroldegian kirol egokituko jarduera ezberdinak probatzeko aukera izango dugu.   Gurpildun aulkiko saskibaloia, saskibaloia zutik, gurpildun aulkiko pala, pala zutik, arku tiraketa, esgrima, urritasun egoerak bizitzeko jolasak … Edonorrek probatu ditzazke jarduera hauek. Probatu eta ezagutu. Antzizar kiroldegian 11:00tatik 14:00tara. Sarrera DOAN. Animatu!!  

  • ABONATU TXARTELA DENON ESKURA

    ABONATU TXARTELA DENON ESKURA

    Dagoeneko ekaina iritsi da, baita Antzizar Kiroldegiko erabiltzaile izateko aukera zabaldu ere. Uda garaian hilabete baterako edo udako denboraldirako abonatu egiteko aukera dago. Kasu hauetan ez da matrikularik ordaintzen bainan abonuak epe mugatua izango du, ekainatik iraila bitartekoa. Bestalde indarrean jarraitzen dute eperik gabeko abonoak. Kasu hauetan Izena ematean matrikula ordaintzen da eta  bazkidetza mugagabea da.

  • ARKU TIROKETA: ESPAINIAKO TXAPELKETA

    ARKU TIROKETA: ESPAINIAKO TXAPELKETA

    Beasaingo Arku Tiroketa Elkarteak 25. urteurrena ospatzen du aurten. Helburu horrekin Espainiako beteranoen arku tiroketa txapelketa antolatu du Loinatz futbol zelaian. Larunbatean, 14:00etan hasiko da txapelketa , eta igandean, 09:00etan jarraitu du. Espainia osotik ehun bat arku tiralari datoz txapelketa honetara. Goi mailako tiralariak izango dira, hauen artean Beasaingo elkarteko 5 kide.