eu | es |
  • BEALAK: BEASAINGO LASTERKARIAK

    BEALAK: BEASAINGO LASTERKARIAK

    Kirolaren Udal Fundazioak eta BEALAK ATLETISMO KLUBAk   2016. urterako lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute. Fundazioko lehendakaria den Elena Ruiz eta elkarteko ordezkaria den Peio Arrollo helburu horrekin bildu dira Fundazioaren egoitzan. Beasainen atletismo herrikoia sustatzen duen erreferentziazko entitatea da BEALAK eta elkarteak beasaindarrei kirol hau egiteko aukera eskaintzen urteak daramatza. Horren ondorioz Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak eta

  • BEASAINGO IV. HERRI LASTERKETA

    BEASAINGO IV. HERRI LASTERKETA

    BEALAK elkarteak antolatuta igandean BEASAINGO IV. HERRI LASTERKETA izango dugu. Gaztetxoen lasterketak 10:00etan hasiko dira. 8-9 urtekoek zirkuitoari itzuli bat emango diote eta 10-11 urtekoek berriz bi. Helduen lasterketari 11:00etan ekingo zaio, 14 edo 7 km.tara aukeran. Irteera eta helmuga San Martingo Plazan izango da (udaletxean). Izenaemateko: www.kirolprobak.com edo egunean bertan. ANIMATU ZAITEZTE !!!!