
ONDO IBILI, ONDO IZAN: Ostegunean 10:00etan lehen irteera.
Datorren ostegunean, urriak 3an, 10:00etan ONDO IBILI ONDO IZAN Beasaingo Ibilibide Osasungarrien lehen irteera egingo da. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aldian-aldian jarduera fisikoa egiten jartzea eta horretarako aukera gehiago sortzen laguntzea da. Oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen baitu.
Ibilbideen erabilpena sustatzeko herriko elkarteen lankidetza izango dugu. Astean behin irteera bat antolatuko dugu eta herriko elkarte bakoitzak horietako irteera batean gida lanak egiten herritarrei langunduko die. Lehenengo irteera honetaz ARANEALDE Elkartea arduratuko da.
San Martingo Estatuan informazio panel bat ipini da eta ekimenaren irteera bertatik izango da. Ekimenean parte hartzen dutenek jardueraren jarraipena egiteko txartel bat jasoko dute non antolatzaileek zigilua botako dute irteera bakoitzean. Partaide aktiboentzako opariak ere izango dira.
Mugitzea osasunaren eragile nagusia da, tresna oso eraginkorra gure bizi-kalitatea baioesteko. Eta oinez ibiltzea bezalako ariketa erraz eta gozagarri batek gure ongizatea areagotzen du. Ez da inoiz berandu mugitzen hasteko. Inguruneaz gozatuko dugu, baita ondo pasa ere.
Idatzi honen bitartez irteetarako deialdia egiten dugu. OSTEGUNEro, 10:00etan San Martingo Estatuan.